Jorge Juan y Santacilia

Jorge Juan y Santacilia

Bizitza
JaiotzaNovelda eta Monforte del Cid1713ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1773ko ekainaren 21a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, matematikaria, itsasturia eta espioia
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Graduaamiral

Find a Grave: 7914123 Edit the value on Wikidata

Jorge Juan y Santacilia (Novelda?/Monforte del Cid?, 1713ko urtarrilaren 5eanMadril; 1773) zientzialari, itsasgizon eta diplomazialari espainiarra izan zen. Europan Espainiako Jakintsua bezala ezagutua, Acadèmie Royale des Scienceseko eta Royal Societyko partaide izan zen. Zalantzarik gabe, XVIII. mendeko pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere lan zientifiko eta akademikoez gain, ekintza arriskutsuetan ere aritu zen: Erresuma Batuko espioia izan zen eta erregeordekoen egoera politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko txosten sekretua ere egin zuen. Baina Jorge Juan ezagunagoa da Antonio de Ulloa lankidearekin batera egin zuen aurkikuntzagatik, meridiano-arkua eta Lurreko gradu bat neurtzeari buruz. Haren erretratua ezaguna izan da espainiarrentzat urte batzuetan, bere aurpegia hamar mila pezetako billeteetan agertzen baitzen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy